Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Gerizpeko andrearen chanson-a
Dama isila etorri eta tulipanak lepo egiten dituenean:
Nork irabazi?
Nork galdu?
Nor doa leihorantz?
Nork aipatzen du aurrena haren izena?
Nire ilea daraman bat da.
Hildakoak eskuetan eramaten diren moduan darama.
Badarama zeruak nire ilea zeraman bezala maitatu nuen urtean.
Hanpuruskeriagatik darama hala.
Horrek irabazten du.
Horrek ez du galtzen.
Hori ez doa leihorantz.
Horrek ez du haren izena aipatzen.
Neure begiak dauzkan bat da.
Ateak itxi zirenetik dauzka.
Eraztunak hatzetan bezala daramatza.
Plazeraren eta zafiroen puskak bezala daramatza:
udazkenean bazen jada nire anaia;
jada egunak eta gauak zenbakitzen ditu.
Horrek irabazten du.
Horrek ez du galtzen.
Ez doa leihorantz.
Azkena da haren izena aipatzen.
Nik esandakoa duen bat da.
Besapean darama pakete bat bezala.
Ordulariak bere ordurik okerrena daraman bezala darama.
Atariz atari darama, ez du sekula botatzen.
Ez du irabazten.
Galdu egiten du.
Leihorantz doa.
Haren izena aipatzen duen aurrena da.
Tulipanekin batera eginen dute lepo.