Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Gau arraioa
Nire iluntzeko kutunaren ilea erre zen bizien:
hari bidali nion zurik arinenezko hilkutxa.
Uhinek inguratzen dute gure Erromako ametsaren ohea bezala,
ileordeko zuri bat darama nik bezala eta erlats mintzo da:
ni bezala mintzo da bihotzei pasatzen uzten diedanean.
Maitasun kanta frantses bat daki, udazkenean kantatu nuena,
Berantlurrean gelditu nintzenean turista eta goizari eskutitzak idatzi nizkionean.
Hilkutxa txalupa ederra da, sentimenduen zuraz egina.
Horretan joan nintzen ni ere odol ibilian barna, zure begia baino gazteagoa nintzenean.
Gaztea zara orain martxoko elurretan hildako txori bat bezala,
orain datorkizu eta bere frantses abestia kantatzen du.
Argiak zarete, bukaeraraino lo eginen duzue nire udaberrian.
Argiagoa naiz ni:
Ezezagunen parean kantatzen dut.