Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Etxeratzea
Elurra erori, gero eta trinkoago,
uso koloreko, atzo bezala,
elurra erori, orain ere lotan bazeunde bezala.
Zuria, urruntasunean nabarmen.
Haren gainean, bukaezina,
galdutakoaren leraren lorratza.
Azpian, ezkutaturik,
sakatzen du
begiak mintzen dituenak,
muinoz muino,
ikusezin.
Bakoitzean,
bere gaurkoan etxekotuta,
mututasunerantz lerratzen naiz bat:
egurrezkoa, palto bat.
Han: sentipen bat,
izotz-haizeak eramana,
bere uso-, bere elur-
zapi koloreduna banderatzat hartu eta paratzen duena.