Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Zenbakitu arbendolak,
zenbakitu mikatza zena eta itzarri izan zintuena,
kontu horretan neu ere sartu:
Zure begia bilatu nuen ireki zenuenean eta inork ez zintuen ikusi
gogoan zenuen ihintzak pegarretaraino
lerratzeko baliatu zuen isilpeko haria irun nuen
inoren bihotzerako bidea aurkitu ez zuen
epai baten zaintzaile.
Han baino ez zinen zeure izenean guztiz sartu,
zure buruarengana egin zenuen ibilera seguruaz,
zure isiltasunaren kanpaiaren egituran dinbi-danba aritu ziren mailuak,
aditutakoa heldu zitzaizun,
hildakoak ere bere besora bildu zintuen,
eta zuek hirurak arratsean barrena joan zineten.
Egin nazazu mikatz,
har nazazu arbendoltzat.