Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Gauez muzinduta
Hannah eta Herman Lenzentzat
Loreen ezpainak
muzinduta gauez,
pinuen enborrak
gurutzatuta eta bilduta,
goroldioa urdinduta, harria dardarka,
ipar beleak itzarririk
hormagunearen gaineko hegaldi etengabe baterako:
Hona hemen harrapatu genituenek
atseden hartzen duten eskualdea:
Ez dute ordurik izendatuko,
ez dute malutarik zenbatuko,
ezta ura ezpondaraino jarraituko ere.
Bereziturik daude munduan,
bakoitza bere gauetik gertu,
bakoitza bere heriotzatik gertu,
kopetilun, buru-has, antzigartuta
hurbilarekin eta urrunarekin.
Beren jatorriari lotutako zorra kitatzen dute,
udak bezala arrazoirik gabe irauten duen
hitz batez kitatzen dute.
Hitz bat — badakizu:
gorpu bat.
Garbi dezagun,
orraz dezagun,
jar dezagun haren begia
zerurantz begira.