Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Isiltasuna
Isiltasuna! Zure bihotzean arantza sakatzen dut,
ezen arrosa, arrosa
itzalekin dago ispiluan, eta odola dario!
Bazerion baiezkoa eta ezezkoa nahastu genituenean,
edan genuenean,
mahaitik erori zen edalontziak dilin egin zuelako:
gu baino luzeago ilundu zen gau batek jotzen zuen.
Aho irrikatsuez edan genuen:
eztitsua zen
baina aparra zuen ardoak bezala —
Zuen begietako izpiari jarraitu nion
eta mihiak kontu gozoak zezeldu zizkigun…
(hori zezeldu, hori zezeldu beti.)
Isiltasuna! Sakonago sartu zitzaizun bihotzean arantza:
arrosari loturik dago.