Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Iratzeen sekretua
Ezpaten ganberan itzalen bihotz hosto-berdeak bere buruari begiratzen dio.
Ezpata-ahoak distiratsu daude: nork ez zuen hiltzen segituko ispiluaren parean?
Oinaze bizia pitxerretan banatuko da hemen ere:
goian iluntzen da loretsu, inork edan aurretik, ura ez balitz bezala,
maitasun ilunago bat eskatzen zaion bitxilore bat balitz bezala hemen,
sofarako bururdi beltzago bat, ile astunagoa…
Baina hemen burdinaren distirak baino ez du beldurrik eragiten
eta hemen dir-dir egiten du zer edo zerk oraindik, ezpata bat izanagatik.
Mahaiko pitxerra husten dugu ispilua oparitzen zaigulako.
Hauts dadila bi puskatan, hostaila bezala berdeak garenongan.