Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Matière de Bretagne
Ote-argia, horia, malda
zerurantz zornatzen da, arantzak
zauria erakartzen du, horren barruan
jotzen du kanpaiak, arratsa da, Ezerezak
bere itsasoak daramazkio otoitzari pirritan,
odolezko zigilua zugana doa.
Idor, zure atzeko
ohea lohi, bere
ordua sasiz gainezka, goian,
izarretan, esnezko zidorrak solasean lokatzetan, datil azala,
azpian, pilatuta, aharrausika urdineraino, iragankortasunezko
sasi batek, ederra,
agurtzen du zure memoria.
(Ezagutu ote ninduzuen,
eskuok? Zuek erakutsitako
bide erdibituan barrena joan nintzen, nire ahoak
bere hartxintxarrak kanporatu zituen, joan nintzen, nire garaiak,
elur horma ibiltaria, bere itzala hedatu du — ezagutu ote ninduzun?)
Eskuak, arantzak
limurturiko zauria,
eskuak, Ezerezak bere itsasoari daragio,
eskuak, ote-argitan,
odolezko bela
zugana dator.
Zuk
irakasten duzu
zure eskuei irakasten diezu, irakasten duzu
zure eskuei irakasten diezu
lo egiten