Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Kandela baten aurrean
Bozelduriko urreaz, eskatu
zenidan bezala, ama,
egin nuen ordu
ezpalduen erdian
iluntzen nauen argimutila:
zure heriotzaren
alaba.
Liraina gorpuzkeraz,
arbendol begiko itzal mehea,
ahoa eta sexua
ametsezko piztia dantzariez inguratuta,
hegan doa urre pitzatutik gora,
oraingoaren erpinera
igotzen da.
Gauez jantzitako ezpainez
bedeinkapena
diot:
Elkarrekin borrokatzen diren
hiruren izenean, harik eta
sentipenen hilobian zerua hondoratzen den arte,
amildegiko zuhaitzen ilea askatzen dudan bakoitzean,
hondoetan barrena uhar aberatsagoak joan daitezen —,
nire hatzean dir-dir egiten duten eraztunen
hiru jabeen izenean,
hiruretako lehenaren izenean,
oihu egin zuenak
bizi behar izan zuenean, bera baino lehenago bere hitza egon zen tokian,
bigarrenaren izenean,
begiratu eta negar egin zuena,
hirugarrenaren izenean, erdian
harri zuriak pilatzen dituena, — libre uzten zaitut
gure ahotsak isilarazten dituen amenetik,
haren ertzetako argi izoztutik
non, dorre bat bezain gora, itsasoan sartzen den,
non urdinak, usoak
izenak mokokatzen dituen,
hiltzearen alde honetan eta bestean:
zuk jarraitzen duzu, jarraitzen duzu, jarraitzen duzu
hildako baten semea izaten,
nire irrikaren ezezkoari emana,
amaren hitzak eraman ninduen
denboraren pitzadura batekin ezkondurik,
behin baino ez
dezan dardara egin
bihotza behin eta berriz estutzen didan eskuak!