Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Schibboleth
Burdinazko barren atzean
negarrez hazitako
nire harriekin batera,
azoka erdiraino
bultzatu ninduten,
han
non zin egin ez nion bandera
zabaltzen den.
Txirula,
gauaren txirula bikoitza:
pentsatu gorritasun bizki ilunaz
Vienan eta Madrilen.
Jarri zure bandera haga erdian,
oroimena.
Haga erdian
gaurko eta betiko.
Bihotza:
eman ezagutzera hemen ere,
hemen, azoka erdian.
Egin oihu: Schibboleth-a
aberriaren arrotzean:
Otsaila. No pasarán.
Adarbakar:
harriez dakizu,
uraz dakizu,
etorri,
Extremadurako ahotsetaraino
gidatuko zaitut.