Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
In memoriam Paul Eluard
Utzi hitzak hildakoaren hilobian,
hark bizitzeko esandakoak.
Horien artean egokitu haren burua,
senti ditzala
irrikaren mihiak,
kurrikak.
Utzi hildakoari betazaletan
hi esan zionari
ukatu zion
hitza,
haren bihotzeko odolak saihestu zuena,
berea bezain biluzia zen esku batek
lotu zuen hi esan ziona
etorkizunaren zuhaitzetan.
Utzi haren betazaletan hitz hau:
beharbada
oraindik urdina den haren begiak
bigarren urdin bat hartuko du, arrotzagoa,
eta hi esan zionak
berarekin eginen du amets: Gu.