Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
À la pointe acérée
Meak biluzik dautza, kristalak,
geodoak.
Idatzi gabeko gauzek, hizkuntzan
gogortuak,
zeru bat askatzen dute.
(Gorantz jaurtikia, agerian utzita,
zeharkatuta, hala
gautza geu ere.
Atea horren parean behin, arbela
klarionezko izar hilaz:
badauka
orain
begi — irakurle? — bat.)
Harako bideak.
Baso sasoia
gurdibide pindartsuan barrena.
Bildu-
tako
pago-ezkur
txiki zabala:
zabaltasun
beltzaxka, hatz-pentsamenduek galdekatua
zertaz —
zeri buruz?
Errepika-ezinari
buruz, horri
buruz, guztiari
buruz.
Harako bide pindartsua.
Mugi daitekeen zerbait, agurrik gabea
bihotz bilakatu oro bezala,
badator.