Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Burdinazko oinetakoen karraska gereziondoan.
Uda harrotzen zait kaskotik. Diamantezko ezproidun kuku beltzak
bere irudia marrazten du zeruetako ateetan.
Hostailatik buru-has ageri da zalduna.
Ezkutuan zure irribarre distiratsua darama
etsaiaren altzairuzko hil-atorran iltzatuta.
Ameslarien lorategia agindu zitzaion
eta lantzak prest ditu, arrosak igo ditzan…
Baina airez heltzen da oinutsik zurekin antzik handiena duena:
bere esku leunak burdinazko oinetakoetan estu bilduta,
lotan ematen ditu gudaldia eta uda. Harentzat dario gereziari odola.