Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Tenebrae
Hurbil gaude, Jauna,
hurbil eta eskura.
Dagoeneko preso, Jauna,
elkarrengan iltzatuta
gutako bakoitzaren gorputza
zurea bailitzan, Jauna.
Egin otoitz, Jauna,
egin gure alde,
hurbil gaude.
Haizeak gaizki jota joan ginen hara,
okertzera joan ginen
hutsune eta labazko aintzirara.
Askara joan ginen, Jauna.
Odola zen, zuk
isuritakoa, Jauna.
Dir-dir zegien.
Zure irudia jartzen digu begietan, Jauna.
Gure begi-ahoak hain daude zabalik eta hutsik, Jauna.
Edan egin dugu, Jauna.
Odola eta odolean zegoen irudia, Jauna.
Egin otoitz, Jauna.
Hurbil gaude.