Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Arimak oro
Zer egin
nuen?
Gaua ernaldu, honako hau baino gautarragoak
liratekeen beste batzuk
egoterik balego bezala.
Txoriaren hegaldia, harriaren hegaldia, azaldutako
mila bide. Begiratuak,
lapurtuak eta lumatuak. Itsasoa,
dastatua, edana, amestua. Arima-eklipsaturiko
ordu bat. Hurrengoa, udazkeneko argi bat,
bidetik datorren sentipen
itsuari eskainia. Beste batzuk, anitz,
beren baitatik kanpo: ikusiak eta saihestuak.
Alderraiak, izarrak,
beltzak eta solasez beteak: isiltasunak
ezereztaturiko agindu batengatik izendatua.
Eta behin (noiz? hori ere ahaztua):
txarrantxa-punta sentitu nuen,
non neure pultsua kontra-taupadara ausartu baitzen.