Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Zu ere mintza
Zu ere mintza,
izan azken hitza zure,
esan zurea.
Mintza —
baina ez bereiz baitik eza.
Eman zure esanari zentzua:
emaiozu itzala.
Emaiozu nahikoa itzal,
emaiozu gauerdiaren eta eguerdiaren
eta gauerdiaren artean
banatuta uste duzuna beste.
Begira inguruan:
begira nola pizten den zure inguruko oro —
Heriotzan! Bizirik!
Egia dio itzalaz mintzo denak.
Baina orain zauden tokia murriztu egiten da:
Orain nora joan, itzalik gabe, nora?
Igo. Haztatu gorantz.
Argalago bilakatzen zara, ezezagunago, meheago!
Meheago: hari bat,
non izarrak nahi duen pausatu:
beherago igeri egiteko, beherago,
non bere burua dakusan distiratsu: hitz
ibiltarien itsaskirrian.