Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Distantziari gorazarre
Zure begien iturrian
sasi-itsasoko arrantzaleen sareak bizi dira.
Zure begien iturrian
betetzen du itsasoak bere agindua.
Hemen jaurtitzen ditut
gizonen artean egondako bihotza,
nire jantziak, eta zin baten bristada:
Belztasunean beltzago, biluziago nago
Ernegatuta baino ez naiz leiala.
Zu naiz neu naizenean.
Zure begien iturrian
jitoan noa eta bahiketa batekin dut amets egiten.
Sare batek beste sare bat harrapatu zuen:
lotuta bereizi ginen.
Zure begien iturrian
soka itotzen du urkatuak.