Errotarria
Errotarria
2006, kronika
208 orrialde
84-95511-85-1
azala: Vincent van Gogh
Jokin Urain
1959, Mendaro
 
2010, saiakera
2000, kronika
Errotarria
2006, kronika
208 orrialde
84-95511-85-1
aurkibidea
 

 

Zunbeltz Larrea

 

Zunbeltz Larrea 17 urte zituela atxilotu zuen Ertzaintzak. 2001eko martxoan. Hurrengo egunean behin-behineko askatasunean utzi zuen epaileak. Hamaika hilabete geroago berriro atzitu zuen Ertzaintzak, eta Durangoko komisaldegian bi egunez eduki ondoren, behin-behineko askatasunean utzi zuten ostera ere. Handik hamazazpi egunera, Espainiako Poliziak atxilotu zuen eta, hiru egunez inkomunikatuta eduki ondoren, 30.000 euroko bahipean askatu zuen Auzitegi Nazionalak. Hiru hilabetera, atxilotze agindua eman zuen auzitegi berberak eta 40 egunez Alcala Mecon eduki ondoren libre utzi zuten fidantza ordainduta. Hilabete gutxi egin zuen Ertzaintzak atxilo eraman zuenerako, bost eguneko inkomunikazio aldian torturak nozitu ondoren, Alcalan sartu zuten atzera. Handik bi hilabetera Madrilgo Los Rosales gazteen kartzelara eraman zuten.

        Los Rosalesen preso politiko izaera onartu ez eta eta halamoduzko heziketa ezartzen diete presoei. Espetxe barruko arduradunak, segurtasun pribatuko kideak dira; kanpoa, berriz, Espainiako Poliziak kontrolatzen du. Ordu eta erdiko patioa daukate, gainerako denbora espetxeak programatutako ariketetan eman behar dute: kirola egiteko orduetan flexioak egitera behartzen dituzte, edo play-stationean jolastu behar dute denbora librean. Euskal Herriko giro eta erreferentzietatik ahalik eta gehien bakartzeko, agintarientzat esanguratsu diren liburuak eta lema desegokiak dituzten kamisetak... debekatuta dauzkate. Isolamenduan burdinazko aulki bat eta soinean jantzita daramatenarekin soilik egoten dira; gauean lotarako koltxoia ematen diete.

        Euskal preso politiko gazte hauek bisitatzeko, gurasoek joan behar dute beti bisitan, eta gurasoak tarteko ez badira ezin dute inoren bisitarik hartu. Bideoan grabatzen dizkiete bisitok, eta ikusaldia amaitzean biluztu egiten dituzte. Hileroko aurrez aurrekorik ere ez dute.

        Pertsona moduan tratatuak izatea, eskuak eta zangoak ez lotzea, ez biluztaraztea, liburuak aukeratzean eta gisakoetan preso bakoitzaren nahiak errespetatzea eta antzeko eskubideak eskatuz borrokatzen dira gazteok protesta eta gose greben bidez.

        Marioren iloba Gorkak bidalita iritsi zaizkigu bere lagun Zunbeltz Larrearen berriok.