Aurkibidea
Errotarria
(1936-2005: errepresioa, kartzela, deserria)
Sartuko zara eta ez zara irtengo
Le martyre d'un peuple civique
Carabanchel 1983 / Herrera 1984
Aurkibidea
Errotarria
(1936-2005: errepresioa, kartzela, deserria)
Sartuko zara eta ez zara irtengo
Le martyre d'un peuple civique
Carabanchel 1983 / Herrera 1984
Denboraren antzea
Gauza handi eta txikietan presoa izorratzeari dagokionean, hona Mariori gertatu berria. Bere aita zenaren lehengusua Argentinatik Donostiara etortzekoa zela jakinda, harentzat bisita-baimena eskatu zuen Mariok martxoaren erditsuan.
Bost urte inguru izango dira aurreko aldiz etorri zela. Aitaren hiletetara eraman ninduten orduan eta Martutenen nengoen, han egin nuen bisita berarekin. Argentinako diktaduraz aritu zitzaidala gogoratzen dut, eta hemengo gorabeheraz aritu nintzaion ni. Jakinmin handia zeukan hemengo kontuez.
Bisita eskaeran ipini ezazu hori, lehenago ere eginda zaudela bisita berarekin.
Egun batzuen ondoren erantzun diote, ez dagoela orain artean harekin bisitarik egin duen ziurtagiririk eta Madrilera galdatu behar dela baimena.
Denbora joan eta baimenik ez datorrela ikusita, maiatzaren lehenean berriro egin du eskaera, Argentinatik etorriko den senitartekoa ekainaren lehenean itzuliko dela eta baimena lehenago behar duela zehaztuz.
Ekainaren hasieran Argentinara itzuliko dela esanda, zeuk esan diezu noiz arte ez duten erantzun behar ohartarazi diot.
Bi hilabete eta erdi baino gehiago behar ote dute ba erantzuteko?
Badakigu zelan funtzionatzen duen kartzelako logikak, eta ondo ikasita gaude izorratzeko moduren bat sumatzen badute izorratu egingo gaituztela, eta hala ere...
Kontua da 70 urte inguru izango dituela Marioren tokaio eta aitaren lehengusu denak, eta ez dakiela beste aukerarik izango duen hura ikusteko. Askorentzat ez baita noiznahi egiteko moduko bidaia Argentinatik Euskal Herrirainokoa. Ez behintzat Donostiatik Hernanira joatea modukoa.
Ekainaren lehenean etxera deitu du telefonoz, eta tokaio argentinarra bertan harrapatu du. Mirari txikiak gertatu egiten dira batzuetan; eguna alaitzen diguten zera horiek...
Bihar itzuliko da Argentinara esan dit Mariok deiaren ondoren.
Diktadurak eta autoritarismoek aurpegi asko dituztela aipatu dit Mariok; eder itxuran mozorrotzen direla nonahi... Ekainaren hamarrean eman diote harekin bisita egiteko baimena, sei egun lehenagoko datarekin.