Errotarria
Errotarria
2006, kronika
208 orrialde
84-95511-85-1
azala: Vincent van Gogh
Jokin Urain
1959, Mendaro
 
2010, saiakera
2000, kronika
Errotarria
2006, kronika
208 orrialde
84-95511-85-1
aurkibidea
 

 

Estatus politikoa

 

Ofizialki egundo onartu ez arren, kartzeletan egin egiten dute preso politiko eta sozialen arteko bereizketa. Lerro hauek idazten ari naizen 2005eko martxoaren 17an, gose greban gaude estatus politikoaren eske. Eta lehenagoko saioen oroigarriak datozkit esku eskura.

        1960ko hamarkadaren azken urteetako borroka da preso politikoaren estatusaren aldekoa. Inoiz urratsen bat aurrera egitea lortzen bazen —elizkizunetara joateko derrigortasuna kentzea esaterako—, horrekin batera presoen kontrola zorrozteko neurriak hartzen ziren.

        Espainiako Justizia ministroak duela hilabete batzuk esan zuen ez dela «pribilegiorik» ezarri behar preso politikoentzat «ezberdintasunak» baizik. Paradoxa bete-betekoa da, tratua berez berezia izaki, preso politiko estatusa helburu lortezina bilakatzen da.

        Baina kartzelak asko aldatu dira hogeita hamabost urtean: Kordoban kartzela berri-berria dago, eta Madrilen kartzela berri mordoxka egin dute, Jaenen ere kartzela berria, eta Galizian pare bat bai, Zaragozan beste bat, Palentzian ere bai... Leku askotan desagertu dira lehengo kartzela zaharrak, eta berriak egin dituzte, handiagoak hagitzez. Asko aldatu dira gauzak, egoerak, ordea, lehengo hartan jarraitzen du: egunean hogei ordu ziegatik atera gabe dauden kideak, zigorrak, jipoiak, bisitetarako oztopoak... Indultuei-eta dagokienez, berriz, ministeriotza eta funtzionariotzako karguak erantzukizun penaletik libratzeko hain zaharrak ez diren indultu kasuak ere ezagutzen ditugu.

        Eta bai, barruan bereizi egiten dituzte preso politikoak. Esan dizuet, hau idazten ari naizen 2005eko martxoaren 17 honetan, estatus politikoaren eske gaude gose greban.