Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

AMETS BUSTIAK

 

 

Desira bustiak pilatzen ditut azal azpian.

Eta hantxe geratzen dira gehienetan,

ezin izerdituta, arnas faltan itota.

Inoiz autobusik pasatuko ez den

geltoki bakartiren batean,

pasio eroen aiduru, sexu grinez oihuka.

 

Ezinaren guduak akitu nau gaurkoan.

Etsi dut! Haserretu egin naiz

neure buruarekin, zurekin,

epailearekin eta munduarekin.

 

Desiratu dut,

aukera txikiren bat denean,

asalda nazala gogoak,

hegalda nazala haizeak

eta eraman nazala urrutira,

lau horma zikinon artean

ez nadin plazer faltaz maskaldu.