Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

GOI TENTSIOKO KABLEETAN - 2

 

 

Txori kantuekin batera

esnatzen gara,

eurekin batera

egiten dugu hegan,

elektrikazko kable erraldoietan

jarduten dugu dantzan.

 

Gaua iristearekin batera

bueltatzen garen arte

sasiarteko gure habiara.

 

Zeru hauek dira

txorion hega-bide naturalak,

eta haizeen bulkadaz

ihes egiten dugu

ehiztarien sareetatik.