Aurkibidea
KAPUT!
espetxean bere buruaz beste egin duenari
espetxeak bizia kendu dionari
Putz egin eta malkoa dario begi ertzetik.
Begi gorri, minbera, puztu...
puxiken tankeran lehertzeko zori.
Malko urez gainezka, askatasun egarri.
Lau hormaren artean eri,
nahiz eta leihoz bestalde zerua den ateri.
Begi gorri, minbera, puztu...
malko putzu.
Zorigaitzez betetako puxika
nola hustu.
Lepoa laztantzen dizun labana
nola kamustu.
Begi gorri, minbera, puztu...
malko gorriz mina bilakatuz putzu,
zeure kasa, azkenean, kaput! esan duzu.