Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

EZ GU TENTATU

 

 

gona motzak

aldizkarietako gorputz biluziak

debekatu nahi dizkigute

     arropa gardenak

     ostegun gauetako pornoa

     debekatu nahi dizkigute

liburu erotikoak

sexua eta plazera

debekatu nahi dizkigute

 

baina gaua iritsitakoan

strip-teasean erantziko gara

eta gorputz garden biluzietan

egikarituko dugu gure porno propioa

     ziegako hormez haraindiko fantasietan

     eskuz mingainez eta igurtziz

     idatziko ditugu istorio erotiko ausartenak

     gure gorputz sexudunetan

 

Pierre de Lancreren ondorengo

inkisidore hauek nahita ere

ezin izango digute bahitu

gure gorputzen gozamenezko plazera

     sutan erretako

     sorgin guztien gorazarrez

     botako dugu aluetatik kea