Aurkibidea
SEGUNDO BAKOITZA
Erloju orratzen
kontrako norantzan
egingo dinagu iraultza.
Ez atzerantz, beste alderantz.
Denborak zentzurik gal ez dezan
hitzordu klandestinoak
adostuko ditinagu
amets periferikoetan.
Eta gure gorputzek bat egitean,
azalak azala ukitzean,
begiradak lapurtuko zizkionagu
segundo bakoitzari:
minutuei musuak,
orduari zentzua.
Denbora plazerez
irauliko dinagu.