Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

GAUHONTZ

 

 

elkarren kontra estuturik

karraskatzen diren hortzak

 

oharkabean beren kasa

estutzen diren ukabilak

 

sukarraldietan bezala

izerditzen zaizkigun haragiak

 

hontzenak bezala zabal

irekitzen zaizkigun begiak

 

gorputzaren mugimendu

autonomo urduriak

 

horiek eta beste hainbat dira

goizeko seiak bitarte irits daitekeen

ate kolpe bortitzaren kezkaz

bizi ditugun sintomak