Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

GELA BAT NORBERARENA

 

 

gorrotoa tatuatuta daramat begi ninietan

ahanzturan galduta daude begirada samurrak

 

ito egiten nau errepresioaren reality show honek

aztoratu behatxulo eta klakaden neurrigabekeriak

 

triku itxurako katu amorratuak bezala

ezin diet beste era batera so egin uniformeei

 

gorrotoa ez da konpainia ona ezleku honetan

ahanztura ez da solaskide aproposa bahitegian

 

eraikiko dut gela propio bat zulo honen barruan

laztan nazazuen begiradez eta irribarreez

 

malkoz itsasoratuko dut gorrotoa eta

samurtasunari egingo diot txokoa

 

metro karratua

gutxienez