Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

GUTIZIA

 

 

Arrakalen bila nabil grisean.

Erauzi ditzadan zementutik

txokolate apur bat eta

Afrikako ilunabarrak.

Erauzi ispilutik

zure musu bat edo

keinu soil bat.

Erauzi alutik

hasperen eta irrintziak.

Erauzi gutunetik

zuk izkiriatutako zirriak,

animozko eta amodiozko basoerdiak.

Arrakalen bila nabil grisean.

Bada zirrikiturik oraino

zementuzko itsasoaren erdian.