Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

FAMILIA INPOSATUAK

 

 

Eten da arnasa,

ez zaude jada.

Eten dut soka,

ez naiz lurrera jausi.

 

Atzokoa banaiz,

nolatan nago gaur

hain desberdin?

hain lasai?

hain arin?

Zergatik ez dut

sabelean min?

 

Zuek gabe ere

badudalako etxerik,

maite eta zaintzen nauenik.

Josten ikasi nuenetik

ez dut bakarrik

geratzeko beldurrik.

 

Gaur ez da atzo.

Aukera egin geroztik

dena da desberdin:

errazago, justuago.

 

Ez dut nahi errukirik,

zurikeriarik, konpromisorik.

Ez dut behar familia inposaturik.