Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

ZIEGAKO OHEAN

 

 

eskuin eskua luzatu

eta nire atzamarrek

horma hotzarekin egin dute topo

 

ezker eskua luzatu

eta nire atzamarrek

hutsune ertzarekin egin dute topo

 

eskuin eskua ezker eskura gerturatu

ezker eskua eskuin eskura gerturatu

eta nire atzamarrek

elkarrekin egin dute topo

 

bi eskuak elkarri oratuta

gauak epel hartu du lo