Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

GERO ARTE

 

 

—Ama!

Geroztik ikasi nuen

hutsunean igeri egiten,

oroitzapen goxoz inguratutako

putzuzuloetan.

 

Eta hala zoaz zu ere,

gero arte batez,

“noiz arte?” galdera samina

hutsunean hegaka utzita.

 

Zu ere

oroitzapen goxoz bildutako

hutsune bat izango zara.

Oroitzapenok laztantzean

oraindik bihotz taupadak

biderkatzen dizkidan hori.