Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

OROIMEN LURRINA

 

 

Hordagoa bota zionagu

murru arteko moralari.

Erauzi dinagu plazera zementutik,

mendeku zulo hau putetxetu,

bordela burdel bilakatu,

ezleku gris eta ainube hau

glamour pixka batez apaindu.

 

Minutuak lizunduz,

distantziaren gazia gozatuz,

ordu pasea eztiki lurrinduz,

horma zakarren kontra berotu eta

euria hasi aurretik elkar busti dinagu

Hatsak, behatzak, laztanak nahastu ahala

haizearen hozkirriak eraman ditin berriro.

 

Baina gaurko arrastirian samurragoak ditun

hemen antsia eta bakardadea,

hik urrun alde egin ondoren ere

konpainia egiten geratu zaidan

                               hire usaina.