Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

PORNO-POEMA GOURMAND BAT

 

 

Ohe ttipian balantzan,

zango zabalik dantzan.

Hatza zure mihia bailitzan

nire leizean dabil saltsan.

 

Gora, behera, aurrera, atzera

100 km orduko martxan.

Uzta oparoa gaurkoan

nire gorputzeko baratzan.

 

Ezpain eta bularrak,

izerdi eta dardarak...

azkartzen ari zaizkit taupadak,

zorabiatzen nauten plazer danbadak.

 

Gozamenarekin hasi solasa

ezin berehala eskegi.

Gorputzak diost lizunki:

segi ezan, segi, segi!

 

Hasperenetan azkartu da arnasa,

sobredosi demasa,

hatzetatik naiz ukabilera pasa,

hau sentsazio basa!

 

Ipurdia bururdi gainean,

jiraka eskua alu barnean

zukua atera nahiean

laranjei bezala goizean.

 

Zure aurpegia nire gogoan,

bihotza punpa biziagoan,

hasi naiz oihuka ero moduan

eta ez dut ezer utzi barruan.

 

Esne tantak izterrean,

putzu bustia maindirean.

Ederra gaupasa gaurkoa

plazeraren ilunabarrean.