Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

HIGANAINO

 

 

Eta bat-batean

ez zagon hormarik,

erori egin ditun.

 

Barroteak urtu,

sareak harizko bilakatu,

txarrantxek arantzak galdu,

uniforme urdinak desagertu.

 

Hegan egiten ikasteko

agindu zidan norbaitek.

Eta nik gauari

hegoak eskatuta,

hark eman.

 

Erloju orratzak ero,

helizeak bailiran.

Haiekin aireratu naun.

 

Zuzen egin dinat

higanainoko bidea.

Bizkarretik besarkatu

eta orduan orratzak

ziplo izoztu ditun.

 

Ilargiaren laguntzarik gabe,

maitasunaren sugarrekin

argitu dinagu gaua.

 

Eta halaxe geratuko gaitun luze,

luze, maitea...

hik behar beste,

malko mingotsek

itsasorainoko bidea egin artean

gutxienez.