Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

GAUR

 

 

300 bala airean

tiro 1 buruan

7 zerraldo

 

arrazakeria

       beldurra

          duintasuna

       terrorismoa

zapalkuntza

 

gaur

baina

3 zakur

gutxiago

 

gaur

11 urteko gaztetxoa

eskola aurrean

jipoitu dutenetariko

3 gutxiago

 

zuria ez da

beltza inoiz

eta gaur ere zerua

gris ageri da