Aurkibidea
[begiak jaisten dituzu lotsaturik]
[neskato hitz-motela naiz berriz]
[Hareaz estalita dago eskailera]
Emakume iraultzaile zahar baten logela
[begi higatuek ezustean harrapatutako]
[belardiko bitxiloreak loreontzian]
[hondorik gabeko putzu ilunetik]
[hain denbora luzez nabil etxe honen bila]
[kilkerrak abesten, saguak harramazkan]
[kalearen ertzean eserita zegoen]
[Nemunas ibaiaren ertzetik oinez zebilen]
[kontuz egiten dut putz, eta uhertu egiten da]
[lo zaudela begiratzen zaitut]
[nork ahoskatu ahalko luke egunen batean]
[izotz lodi gardenaren gainean etzanda]
[negar-lantua, baina nor ari da negarrez]
[esku ahurrarekin igurzten duzu]
[errezelak zabaltzearekin batera]
[antzigarrez estalitako leihoaren ondoan eserita]
[hotzez dardarka, hainbestetan galdu izanaz nekaturik]
[festa dago gau honetan, ilbete]
[ispilu aurrean orrazten ari da]
[nola kendu lokatza, hain irmoki itsatsitako]
[ezin ditut nire begiak zugandik banandu: gau honetan]

egur
besakadarekin batera dakarzu kanpotik
airearen lurrun hotza
elurraren zaporea
ze epel (norbaitek, sartzean, oihukatu du:
hemen bizi da Jainkoa!)
logela osoa bete da
eguzki trinko, urre kolorezko
lorez
begiratzean hazi egiten direla dirudi
erlojuak ordua ematen du
hausten da haria eta amonak
Singer zaharraren orratza albainutzeko eskatzen dizu
oheko arropa konpontzen ari da
leiho ostetik entzuten da amilotxa
ez dizute
prestatu gabeko ikasgaiek axola
ezta mitoi bustiek ere
kanpora zoaz berriz ere
oraindik ez dakizu
arrats honek
eternitatearen usaina duela