Aurkibidea
[begiak jaisten dituzu lotsaturik]
[neskato hitz-motela naiz berriz]
[Hareaz estalita dago eskailera]
Emakume iraultzaile zahar baten logela
[begi higatuek ezustean harrapatutako]
[belardiko bitxiloreak loreontzian]
[hondorik gabeko putzu ilunetik]
[hain denbora luzez nabil etxe honen bila]
[kilkerrak abesten, saguak harramazkan]
[kalearen ertzean eserita zegoen]
[Nemunas ibaiaren ertzetik oinez zebilen]
[kontuz egiten dut putz, eta uhertu egiten da]
[lo zaudela begiratzen zaitut]
[nork ahoskatu ahalko luke egunen batean]
[izotz lodi gardenaren gainean etzanda]
[negar-lantua, baina nor ari da negarrez]
[esku ahurrarekin igurzten duzu]
[errezelak zabaltzearekin batera]
[antzigarrez estalitako leihoaren ondoan eserita]
[hotzez dardarka, hainbestetan galdu izanaz nekaturik]
[festa dago gau honetan, ilbete]
[ispilu aurrean orrazten ari da]
[nola kendu lokatza, hain irmoki itsatsitako]
[ezin ditut nire begiak zugandik banandu: gau honetan]
Aurkibidea
[begiak jaisten dituzu lotsaturik]
[neskato hitz-motela naiz berriz]
[Hareaz estalita dago eskailera]
Emakume iraultzaile zahar baten logela
[begi higatuek ezustean harrapatutako]
[belardiko bitxiloreak loreontzian]
[hondorik gabeko putzu ilunetik]
[hain denbora luzez nabil etxe honen bila]
[kilkerrak abesten, saguak harramazkan]
[kalearen ertzean eserita zegoen]
[Nemunas ibaiaren ertzetik oinez zebilen]
[kontuz egiten dut putz, eta uhertu egiten da]
[lo zaudela begiratzen zaitut]
[nork ahoskatu ahalko luke egunen batean]
[izotz lodi gardenaren gainean etzanda]
[negar-lantua, baina nor ari da negarrez]
[esku ahurrarekin igurzten duzu]
[errezelak zabaltzearekin batera]
[antzigarrez estalitako leihoaren ondoan eserita]
[hotzez dardarka, hainbestetan galdu izanaz nekaturik]
[festa dago gau honetan, ilbete]
[ispilu aurrean orrazten ari da]
[nola kendu lokatza, hain irmoki itsatsitako]
[ezin ditut nire begiak zugandik banandu: gau honetan]
etxea non
inon ez naizen biziko, buelta bat gehiago
azkena, ze luzea
agurra
adreiluzko etxe bat
Seira ondoan, mamu
etxea
urrutian dirdaika
latorrizko teilatua
berria balitz bezala
haizetik babestua
alde guztietatik
etxe hau eraiki zuen
Ameriketatik itzulitako
gizon batek
lur-neurtzaileak
aspaldi hilak
deika ari naiz, inork ez du zabaltzen
bultza egiten diot ateari
giltzarik gabe dago, itxi gabe
hemen ez da inor bizi
logelak zeharkatzen ditut
ze leuna eguzkiak berotutako lurra
nire oin biluzientzat
norbaitek eskutik helduta eramango banindu bezala
gela erdi hustuetatik
mahai bat, arasa bat hormaren kontra, jabearen besaulkia,
pare bat aulki, iltze batetik zintzilikatuko artaziak,
egurrezko oheak, armairua, lezka hostozabaleko kutxa bat
leihoen azpitik
errekaren murmurioa entzuten dut (aspaldi
bota zuten errota)
eskudel oraindik sendoko eskailera, kirrinka egiten du
balkoira daraman ateak
begira:
muinoko zekaleen dantza
basoan
bidexka estu bat
nire pausoak
etxe hutsean
dardararazi egin nau—zerbaitek
kristalaren kontra egin du talka
bele bat (zoritxarra)
edo uso bat (zoriona)
leun itxi dut atea
agur
etxea
non inoiz ez naizen biziko