Aurkibidea
[neskato hitz-motela naiz berriz]
[Hareaz estalita dago eskailera]
Emakume iraultzaile zahar baten logela
[begi higatuek ezustean harrapatutako]
[belardiko bitxiloreak loreontzian]
[hondorik gabeko putzu ilunetik]
[hain denbora luzez nabil etxe honen bila]
[kilkerrak abesten, saguak harramazkan]
[kalearen ertzean eserita zegoen]
[Nemunas ibaiaren ertzetik oinez zebilen]
[kontuz egiten dut putz, eta uhertu egiten da]
[lo zaudela begiratzen zaitut]
[nork ahoskatu ahalko luke egunen batean]
[izotz lodi gardenaren gainean etzanda]
[negar-lantua, baina nor ari da negarrez]
[esku ahurrarekin igurzten duzu]
[errezelak zabaltzearekin batera]
[antzigarrez estalitako leihoaren ondoan eserita]
[hotzez dardarka, hainbestetan galdu izanaz nekaturik]
[festa dago gau honetan, ilbete]
[ispilu aurrean orrazten ari da]
[nola kendu lokatza, hain irmoki itsatsitako]
[ezin ditut nire begiak zugandik banandu: gau honetan]
Aurkibidea
[neskato hitz-motela naiz berriz]
[Hareaz estalita dago eskailera]
Emakume iraultzaile zahar baten logela
[begi higatuek ezustean harrapatutako]
[belardiko bitxiloreak loreontzian]
[hondorik gabeko putzu ilunetik]
[hain denbora luzez nabil etxe honen bila]
[kilkerrak abesten, saguak harramazkan]
[kalearen ertzean eserita zegoen]
[Nemunas ibaiaren ertzetik oinez zebilen]
[kontuz egiten dut putz, eta uhertu egiten da]
[lo zaudela begiratzen zaitut]
[nork ahoskatu ahalko luke egunen batean]
[izotz lodi gardenaren gainean etzanda]
[negar-lantua, baina nor ari da negarrez]
[esku ahurrarekin igurzten duzu]
[errezelak zabaltzearekin batera]
[antzigarrez estalitako leihoaren ondoan eserita]
[hotzez dardarka, hainbestetan galdu izanaz nekaturik]
[festa dago gau honetan, ilbete]
[ispilu aurrean orrazten ari da]
[nola kendu lokatza, hain irmoki itsatsitako]
[ezin ditut nire begiak zugandik banandu: gau honetan]
begiak jaisten dituzu lotsaturik
eta ez dakizu besoak non jarri
makilatxoak bezala luzeegiak argalegiak,
bularra ile-korda lodi, tolestura eta pleguen azpian ezkutatzen duzu
burua,
ezki zahar hanpatuen
etorbidean
altzoa, lore horiz
beterik, ze xarma duten
horma hauek
uda aspaldi desagertu honetan:
zain-belar bizi mugagabe bat bezala
hazten doan arima
sukartuarentzat
zelako pozarekin kenduko nukeen
babes-etxeko uniforme ahitua
deabru azalez, iztupaz,
txiroentzat gordetako oihalik gogorrenaz egina
ezin konta ahala neskatok jantzia
nik oinordetzan hartu aurretik
txiki geratu zait soineko marguldu hura
aire itogarriz eta sukaldeko keaz,
eskuak jaten dizkizun lixibaz blaitua, ukondoetan adabakitua,
hautsi ezina
bere atzaparretatik askatzen ez zaituen babes-etxea bezala
azala desjosten dizuna
gorde eginen dut
kutxaren azpialde ilunenean
ezkutuan irakurritako
liburu zaharren azpian
ganbara ilun itogarrian
estalki pisutsuaren azpian ehortziko dut
burdineriaz