Aurkibidea
[begiak jaisten dituzu lotsaturik]
[neskato hitz-motela naiz berriz]
[Hareaz estalita dago eskailera]
Emakume iraultzaile zahar baten logela
[begi higatuek ezustean harrapatutako]
[belardiko bitxiloreak loreontzian]
[hondorik gabeko putzu ilunetik]
[kilkerrak abesten, saguak harramazkan]
[kalearen ertzean eserita zegoen]
[Nemunas ibaiaren ertzetik oinez zebilen]
[kontuz egiten dut putz, eta uhertu egiten da]
[lo zaudela begiratzen zaitut]
[nork ahoskatu ahalko luke egunen batean]
[izotz lodi gardenaren gainean etzanda]
[negar-lantua, baina nor ari da negarrez]
[esku ahurrarekin igurzten duzu]
[errezelak zabaltzearekin batera]
[antzigarrez estalitako leihoaren ondoan eserita]
[hotzez dardarka, hainbestetan galdu izanaz nekaturik]
[festa dago gau honetan, ilbete]
[ispilu aurrean orrazten ari da]
[nola kendu lokatza, hain irmoki itsatsitako]
[ezin ditut nire begiak zugandik banandu: gau honetan]
Aurkibidea
[begiak jaisten dituzu lotsaturik]
[neskato hitz-motela naiz berriz]
[Hareaz estalita dago eskailera]
Emakume iraultzaile zahar baten logela
[begi higatuek ezustean harrapatutako]
[belardiko bitxiloreak loreontzian]
[hondorik gabeko putzu ilunetik]
[kilkerrak abesten, saguak harramazkan]
[kalearen ertzean eserita zegoen]
[Nemunas ibaiaren ertzetik oinez zebilen]
[kontuz egiten dut putz, eta uhertu egiten da]
[lo zaudela begiratzen zaitut]
[nork ahoskatu ahalko luke egunen batean]
[izotz lodi gardenaren gainean etzanda]
[negar-lantua, baina nor ari da negarrez]
[esku ahurrarekin igurzten duzu]
[errezelak zabaltzearekin batera]
[antzigarrez estalitako leihoaren ondoan eserita]
[hotzez dardarka, hainbestetan galdu izanaz nekaturik]
[festa dago gau honetan, ilbete]
[ispilu aurrean orrazten ari da]
[nola kendu lokatza, hain irmoki itsatsitako]
[ezin ditut nire begiak zugandik banandu: gau honetan]
hain denbora luzez nabil etxe honen bila
arimako begiekin hauteman nahi dudala
laino artetik
eta ezin topatu
txilar landak, eta txilar gehiago, espazio
mugagabe hutsak,
haizea hezurretan sartzen da
baso apalak zeharkatuz
izan behar luke etxe bat
harri grisekoa, teila
griseko teilatuarekin, etxe txiro
eta hotza, putzuko ura ez da
oraindik osasungarria hemen
hilerri txiroaren hiru aldeek
inguratzen dute, leihotik
iluntasunean dirdirka
argi bat ikus daiteke amaren hilobian
sua tximinian
paseo luzeen ostean
atzamar sorgortuak
hatsarekin
berotzen saiatzen zara
hiru Brontė ahizpak
bizi izan diren etxea
Charlotte, Emily, Anne
eta beraien aita klerikoa
herri txiki bateko parrokia
konpondu gabeko errepide kaskarrak
iluntzen ari du, motor baten
burrunba entzuten duzu
dagoeneko heldu izan bazina legez, baina ez,
ez da hemen, ez duzu harengana
iristea inoiz lortuko itxuraz