Poesia kaiera
Poesia kaiera
Nijole Miliauskaite
itzulpena: Leire Bilbao
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-88-1
Nijole Miliauskaite
1950-2002
 
Poesia kaiera
Nijole Miliauskaite
itzulpena: Leire Bilbao
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-88-1
aurkibidea

Aurkibidea

[haurtzaroko ikara guztiak]

[ume aurpegi]

[ez daki ezer]

[hamabi urte nituen]

[begiak jaisten dituzu lotsaturik]

Otsokumea

Orbaina

[ez zara ispilu bat besterik]

[norena da aurpegi hori?]

Pigmalion

[neskato hitz-motela naiz berriz]

[gaueko tximeleta bat]

[nire arima iluna]

Goiza

[Hareaz estalita dago eskailera]

[nahiko zenuke]

[agian psikoanalisi sareetan]

[basoan barrena bidexka zuri]

[baina nire eskuek ez dute]

Emakume iraultzaile zahar baten logela

[begi higatuek ezustean harrapatutako]

[belardiko bitxiloreak loreontzian]

[hondorik gabeko putzu ilunetik]

[gero eta ilunagoa gaua]

Laterna magikoa

[etxea non]

[jaio zinen]

[hain denbora luzez nabil etxe honen bila]

[ezagutzen dut leku bat]

[zure orduak]

[kilkerrak abesten, saguak harramazkan]

[leihora hurbiltzen zara]

[kalearen ertzean eserita zegoen]

[abandonatutzat emango dugu]

[Nemunas ibaiaren ertzetik oinez zebilen]

[kontuz egiten dut putz, eta uhertu egiten da]

[nire ispiluan neskato bat]

[lo zaudela begiratzen zaitut]

[sartu zinen]

[nork ahoskatu ahalko luke egunen batean]

[izotz lodi gardenaren gainean etzanda]

[egur]

[badirudi ez duzula entzuten]

[negar-lantua, baina nor ari da negarrez]

[pilotu txano beltza]

[erdi esna entzuten dut]

[arrazoirik gabeko bozkarioa]

[esku ahurrarekin igurzten duzu]

[hego-haizearen itzulerak]

[errezelak zabaltzearekin batera]

[antzigarrez estalitako leihoaren ondoan eserita]

[hotzez dardarka, hainbestetan galdu izanaz nekaturik]

Ilargiaren lorratza

[festa dago gau honetan, ilbete]

[ispilu aurrean orrazten ari da]

[begiak ixten ditut]

[ia ez naiz hurbildu hesira]

[elurra ari du]

[erleak burrunbaka ari dira]

[nola kendu lokatza, hain irmoki itsatsitako]

Nor zara?

[begiraiozu: zinez]

[ezin ditut nire begiak zugandik banandu: gau honetan]

[esku ahurrean zizelkatutako]

[aldapatsua, oso altua, sarrera zailekoa]

[ahotsaren nota epelak]

Erosi: 9,50
Ebook: 3,12

Aurkibidea

[haurtzaroko ikara guztiak]

[ume aurpegi]

[ez daki ezer]

[hamabi urte nituen]

[begiak jaisten dituzu lotsaturik]

Otsokumea

Orbaina

[ez zara ispilu bat besterik]

[norena da aurpegi hori?]

Pigmalion

[neskato hitz-motela naiz berriz]

[gaueko tximeleta bat]

[nire arima iluna]

Goiza

[Hareaz estalita dago eskailera]

[nahiko zenuke]

[agian psikoanalisi sareetan]

[basoan barrena bidexka zuri]

[baina nire eskuek ez dute]

Emakume iraultzaile zahar baten logela

[begi higatuek ezustean harrapatutako]

[belardiko bitxiloreak loreontzian]

[hondorik gabeko putzu ilunetik]

[gero eta ilunagoa gaua]

Laterna magikoa

[etxea non]

[jaio zinen]

[hain denbora luzez nabil etxe honen bila]

[ezagutzen dut leku bat]

[zure orduak]

[kilkerrak abesten, saguak harramazkan]

[leihora hurbiltzen zara]

[kalearen ertzean eserita zegoen]

[abandonatutzat emango dugu]

[Nemunas ibaiaren ertzetik oinez zebilen]

[kontuz egiten dut putz, eta uhertu egiten da]

[nire ispiluan neskato bat]

[lo zaudela begiratzen zaitut]

[sartu zinen]

[nork ahoskatu ahalko luke egunen batean]

[izotz lodi gardenaren gainean etzanda]

[egur]

[badirudi ez duzula entzuten]

[negar-lantua, baina nor ari da negarrez]

[pilotu txano beltza]

[erdi esna entzuten dut]

[arrazoirik gabeko bozkarioa]

[esku ahurrarekin igurzten duzu]

[hego-haizearen itzulerak]

[errezelak zabaltzearekin batera]

[antzigarrez estalitako leihoaren ondoan eserita]

[hotzez dardarka, hainbestetan galdu izanaz nekaturik]

Ilargiaren lorratza

[festa dago gau honetan, ilbete]

[ispilu aurrean orrazten ari da]

[begiak ixten ditut]

[ia ez naiz hurbildu hesira]

[elurra ari du]

[erleak burrunbaka ari dira]

[nola kendu lokatza, hain irmoki itsatsitako]

Nor zara?

[begiraiozu: zinez]

[ezin ditut nire begiak zugandik banandu: gau honetan]

[esku ahurrean zizelkatutako]

[aldapatsua, oso altua, sarrera zailekoa]

[ahotsaren nota epelak]

 
Hitzaurrea
Beņat Sarasola

 

         Askori, ziur aski, ez zaizkie ezagunak egingo Nijole Miliauskaiteren izen-abizenak. Lituaniarra eta emakume izateak izango du horretan, segurki, zerikusirik. Izan ere, eskas dugu inguruan poesia lituaniar itzulirik, eta Europa Ekialdea, munduko beste hainbat zoko bezalaxe, gure irakurgaietatik aparteegi uzten dugu maiz. Gainera, Vytautas Bloze poeta laudatuarekin ezkonduta egoteak ez zion sobera lagundu bere lana hedatzen.

         Nolanahi den, Lituaniako kritikak zein poesian adituek estimu handitan duten poeta dugu Miliauskaite. Horren erakusle dira 1996an jasotako Idazlearen Elkartearen saria eta 2000ko Lituaniako Sari Nazionala. Keturvalakiain jaio zen 1950ean eta Lituaniako Literaturan lizentziatu ondoren, Bloze ezagutu zuen, bizitza markatuko zion harremana, hala senarra KGB-k pertsekutatu zuelako, nola harekin izandako maitasun harreman gatazkatsuagatik. Tartean pertsekuzio politiko hori kausa, nahiko lan eta neke izan zuen bizia aurrera ateratzen; panpina eta arropak josten zituen, eta sendabelarrak poteratzen turistei merkatuetan saltzeko.

         Hain justu landare-belarren joritasuna da Miliauskaiteren poesian ageri den ezaugarri agerietako bat, adjektiboen erabilera apartekoarekin ontzen duena. Naturaren deskribapen zehatzetan oinarritzen baita zentzumenen mundu zabala (koloreak, soinuak, argia, mugimendua) poesiaren neurrira —gehienetan laburra— ekartzeko. Haren idazkera minimalistatzat jotzen da, lerro zoli gutxi batzuen bidez —gehienetan izenburu gabeak— unibertso oso bat osatzeko gai delako. Soberakinik gabeko poesia da Miliauskaiterena, hitzen ekonomia bilatzen duena soseguz, eta hain justu horrelaxe lortzen duena gizakiaren izatearen sakonera iristea. Besteak beste horregatik, Wislawa Szymborskaren lanarekin erkatu izan da berea.

         Lehen lana 1984an eman zuen argitara, Ursula S.-ren potreta izenarekin, eta haren poesiagintzan errepikariak izango ziren hainbat elementu topatzen ahal dira jada. Horien artean dago pertsonaien —emakumezkoak maizenik— erretratu poetikoak, zeinak pertsona gramatikalak konbinatzen ehundu ohi dituen. Horrekin batera, etxearen eta bizitokiaren inguruko hausnarketa oso bat ere ageri zaigu, etxegabe edo zurtz izatearena. Egiazki, Lituaniako poesiaren gai nagusienetakoa dugu hori, urte luzetako egoera nazional mendekoari erantzuten diona, baina Miliauskaiteren kasuan oso dimentsio pertsonalean zehazten da; haren poesian ez baitago ez izen larriz idatziriko naziorik ez epikarik. Etxearen ildo horrek, bada, Arestiren zenbait lerro ekartzen ahal dizkigu gogora jakina, baina baita, nazio dimentsio nazionaletik harago, Virginia Woolfen leku propio baten premia, areago jakinik Blozeren alboan ez zuela ugari izan espaziorik berarenik. Mundu androzentriko batean emakume izatearen aje eta mendekotasunei ere leku egin baitzien: “ez dizute pauso bakar bat ere bakarrik ematen utziko”.

         Istanten deskripzio soilak dira haren aleetarik ugari, istorio laburtxoak kasik (neskato hitz-motela naiz berriz) zenbaitek Txinako poesia klasikoarekin erkatu duten ezaugarria eta irudi soil batera mugatzen direnak sarri (gaueko tximeleta bat). Errealitatearen epifaniak bilatuko balitu bezala idazten zuen, arruntak izanagatik, ustez ikusgarriak ez izan arren, Miliauskaitek berezi eta poetiko jotzen (edo bihurtzen) zituen momentuak. Horrek ez du esan nahi, baina, haren poemetan ageri dena beti denik eroso eta samurra. Gizakiaren eta munduaren krudelkeria ere suma baitezakegu; eta bakardadea, bakardade latz eta gordinena: “ametsak ditut bakarrik / eta neure izatea”.