Aurkibidea
[begiak jaisten dituzu lotsaturik]
[neskato hitz-motela naiz berriz]
[Hareaz estalita dago eskailera]
[begi higatuek ezustean harrapatutako]
[belardiko bitxiloreak loreontzian]
[hondorik gabeko putzu ilunetik]
[hain denbora luzez nabil etxe honen bila]
[kilkerrak abesten, saguak harramazkan]
[kalearen ertzean eserita zegoen]
[Nemunas ibaiaren ertzetik oinez zebilen]
[kontuz egiten dut putz, eta uhertu egiten da]
[lo zaudela begiratzen zaitut]
[nork ahoskatu ahalko luke egunen batean]
[izotz lodi gardenaren gainean etzanda]
[negar-lantua, baina nor ari da negarrez]
[esku ahurrarekin igurzten duzu]
[errezelak zabaltzearekin batera]
[antzigarrez estalitako leihoaren ondoan eserita]
[hotzez dardarka, hainbestetan galdu izanaz nekaturik]
[festa dago gau honetan, ilbete]
[ispilu aurrean orrazten ari da]
[nola kendu lokatza, hain irmoki itsatsitako]
[ezin ditut nire begiak zugandik banandu: gau honetan]

Emakume iraultzaile zahar baten logela
oi, festetako txirotasuna, festetako tristura
argituta daude
leihoak
kale ia hutsean, bustita
haizeak amorruz astindutako
banderak,
hosto karraskariak
oinpean
atea zabaltzen dit; aurrera,
gaur du
urtebetetzea
korridore luze batetik narama
argi bizi batez
argitutako iraganaren
urrutiko ikuspunturantz
emakume zaharra
zutik dago (adabakiz josiak
bere jertsearen ukondoak)
pianoak
egongela erdia betetzen du
aitaren eta amaren argazkiek, Vilniuseko
intelligentsia zaharraren
eskuizkribu ugariek
paretaren kontra
bizikleta bat: oraindik
paseora ateratzen bada, udetan
Nerisko ur ertzetik
izen maitatuak
bizitza bilakatzen dira
bere ezpainetan—katramilatuak,
zorigaiztoki nahaspilatuak
(eserita ikusten dut emakumea
bakarrik, logela hutsean,
eskuan daukan kandela itzaltzen du haizeak)