ERAUNTSI XUMEA
ahalkez gorriturik
dator zerua
lizar hostozko
euri pean
esku trebeek agian
kizkiaz bilduko dituzte izarrak
iluntze aldera
bakarrik behar du
haizeak orain
zuhaitzen zainetan
inoizko pertsona
galduen gomutetarantz
luzatuz besoak
azken amets
zapuztuen hautsak
laster ekortuko ditu
denborak
hitzen goroldio hau baino
isila ez ote zen
premiazkoagoa