Landura
Landura
2022, poesia
96 orrialde
978-84-17051-92-1
Azaleko irudia: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

ZOONOSIAK

 

 

ez dut egundo ezkutatu

ez naizela errugabea:

ar egin naiz

eta erraz bizitzera ohildu

barbaria aunitzen etxaurrean

 

xarma eta adimenduaren distirarik ezean

gorputz hau kenduko diot maitasunari eta

botila hustuen zolan bilatuz poesiaren kitzika

katuen harea erretilu izatera ekarri

—kondena terminal bat—

 

nola uztartu

galdutako espezieen arrangura

euri tantei begira

egia eta gezur txikien laborategi bat

eratzen ari naizen kezkaz

 

ehunka gau eman dut

neguko zuhaitz adarretan

piano sokaz urkatuz

uda beteko hostoak

—egitate biluzien beldurra da—

 

noiz ikasiko du bihozgabe izaten krokodiloak

nola banpirizatu zirkuko arkakusoak

ezin dut xalo agertu

neu izan banintzen otsoen ehiza-maisu

neuk hezi banituen izurde suizidak

hondartzen malenkonian

 

eta hau guzti hau

zure maitasunagatik izan dela

sinatzen ari naizen arren

rolen partida krudel honetan

goi eta behe

ar izaten jarraitzen dut