BI GIZON
uhinak gainjarri egiten dira
labarretan eta hareatzan
batzuetan lehertu eta hurrena
egiten dira etzan
bi gizon itsas hegian
elkarrekin astiro doaz
esan gabekoen hostoek
ukitzen dietela masaila
eraginez azkura sor bat
ematen du uhinak zerbaiten esperoan
ari direla zenbatzen euren burua:
beste jendarte bat edo
beste eguzki baten hortzak
orain gizon biek
batak bestea dute gogoan
elkarri gordetakoek hartua diete gela
antipodetako hotel banatan
ez dakit non mamitzen den
ez zenbat denbora behar duen
absentziaren lirikak
maitazarrez uhinez uhin loari deika
noiz arte higatzen
inoiz izango ez denaren mentsa