Landura
Landura
2022, poesia
96 orrialde
978-84-17051-92-1
Azaleko irudia: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

MADRIL, LUIS EDUARDO AUTE HIL DA

 

 

tekla beltzon estigmatik

gau baten gontzak akorduan

diosala egin eta laztan bat

nahi diot utzi

 

izar hotzak loretan

lekuko hartuta diot

eskura jarri zaizkidala

mundu printzatu honen piezak

eta behar dudala laster

nirea ez den beste bihotz bat

akitu aurrez gauzen musika

 

nire autarkiaren ukoan

ari naiz egiten lagapena:

gure kale jotzen nituenak

lorategiak erlauntzak

inurri-habiak

maite dudan jendearen

gorputzak izenak atariak

 

arau onartuen aurka

beste mundura igorri

metafora bidez baizik

ez dakit agurtzen hildakoak

 

aktibista deportatuek

dakartzate ostenduta gau oskarbiak:

noiztik iraungi dira bizitza paraleloak

eta maitasun tangenteak

 

iraultza digitalari lotu gintzaizkion

on izateari utzi zionetik jainko analogikoak:

orain mirespen otzanez

gurtzen ditut makinak

 

urgentziaz behar dut

nirea ez den beste bihotz bat:

maitasun paraleloak

bizitza tangentzialak