BERRESTE ALDERAKO ISURIA
mustu dezagun aldi berri bat nahi bada:
ez dira sobera aldatuko bizimoldeak
bide ematearren orain inaugurazio irritsei,
lehen harriaz bat gure aurrekoen ikatz eta kutunekin
gaurko berripaperei ematen bazaie lur
ez da gertatuko konpon ezin denik
ez guztizko soluziorik,
iragan zartatu batek pertsonak eta primadera
beste molde batez hartzeko baina
lagun dezakeenik nork uka
profeziak aratz irakurtzen ditut albistegietan:
jende txiroaren gosearekin janaritu izan da usu miseria,
eta humanitatearen aldiko porrotik tarteko ez balitz
ez luke hain garaitza ankerrik lortuko beti kapitalak
arte itzaltsuen abaroan urrunera begira nahi dut jarri
ahaztu gabe neure ondokoekin,
jendetasun doia eskatzen du mundu honen jirak
eta elkar ulertzeko eran izendatzea ezinbestekoak:
zoruan txindurri ilarak hegazkinik gabeko ortzia
ahoan gerezi hezur bat eta
ogia denontzat