NON JAIO
non jaio
zenbatean behin
zertara eta nora
non bizi erabakitzen dugu
erabaki dezakete
borroka berriek
edo gudu zaharminduek
desioak erabaki dezake
lanak larderiak
galdetzen diogu geure buruari
porrotaren lirika beharrezkoa den
goizero jaio ohi gara poxi bat
asperdura zurrun konplizeaz
non bizi norekin
erabaki daiteke hein batean
jendeak baina noizbait
jendearen alde urririk egin duelako
eratzen dira herriak
aldiro jakiteko non jaio
beti behar izan dugu
beste batzuk izan