kritikak:
Honako zurztasun hau, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 2007-11-30
«Denbora huts izan nahi duenak huts egingo du denboran; espazio huts izan nahi duena espaziorik gabe da geratuko. Batean zein bestean, denbora hutsean edo espazio hutsean, erbestean bezala da sentituko».
Mundu gabeko gizakiak, gizaki gabeko lurrak, Beñat Sarasola,
Berria, 2007-12-02
«Aintzat hartzekoak dira errepikapenak eta paralelismoak. Otamendiren aurreko liburuetan nekez topatzen ahal ziren baliabideok, baina iruditzen zait liburuaren gailurrean aurkitzen diren poemak gisa honetan osatutakoak direla hain justu».
Hitzen mekanika magikoa, Jon Kortazar,
El País, 2008-04-07
«Liburu berriak objektuen xarmarantz egin badu ere esango nuke oraindik badagoela presente lehengo aroetako pertsonaia poetikoa. Aldiaz arduratua, denboraren joanean galduta dagoena, ingurugiro gogorra bizi duena, baina era berean, utopia maite duena, eta materia eta barnea inork ez bezala josten duena».
Egia dio, Igor Estankona,
Argia, 2009-02-15
«Klasikoa eta posmodernoa da era berean liburu hau. Ez dakar ahapaldiz ahapaldi norabidez aldatzen den diskurtsorik, ezpada esanahiaren poesia, igerilariaren poesia, besarkadari eusten diona gurutzatzeko itsasoak, itsasoak eta itsasoak».
Erlojuen mekanika, Beñat Sarasola,
Papereko ZuZeu, 2010-12-05
«Dagoeneko aski luzea den Jose Luis Otamendiren ibilbide poetikoak erakusten digu nekez egiten duela huts idazle azpeitiarrak. Zalamala mediatikoetatik-eta urruti beti, idazketari dion begirune eta errespetutik idazten du, eta hala, errazkeriatik aldentzea lortzen».