Erlojuen mekanika
Erlojuen mekanika
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-99-7
azala: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

HAMAR MINUTU

 

etxetik urruntzen zaituzten hamar minutuak

eta etxera hurbiltzen zaituztenak ez dira berdinak

nahiz ekai berberaz osatuak egon

 

horren frogen bila analizatzen dut euria

zer haizek dakarren

nora laketzen den maizen

eta jendearen begietan sumatzen

ikasi dut urruntasun indizea

herriko zumardiek uzten dizuten koska

hosto berrien poztasun selektiboa ninietan

 

autobusetako kristaletan islatzen da

munduaren parte bat

txakur uhuria entzun eta izarrak trumilka

airatzen dira hodei lodien atzean

 

txikiak eta ankerrak gara

etxe trakets eta oinarri axalekoak altxatzen ditugu

aurretik hezurra beste ezer ez zen lekuetan

hamar minutu

dauzkadanak baino hamar minutu gehiago

beharko ditut beti azalpenak emateko

eta erlojuak kondenatu arren ez da gelditzen denbora