Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
EZ DIRA NIREAK
maite dudan eskua ez da nirea
maite dudan herria salduta dago
maite dudan emaztea joan egingo da
pertsona izan gura duen harria nahiko nuke izan
hezur-mamira etortzeko ahalegin eroan
baina negu minean iratzarritako zapoa naiz
inork maite nauenean
iruditzen zait azken aldia behar duela
betiko izango dela azal-mintzeko lorratza eta likina
beste inorentzat bide berria zidorrean...
nondik ez dakit nori ere ez
baina idatzi egingo dut bizi naizen arte
(idatzi gabe ere bizi da jendea
idazten ez duen jendea ere bizi da)
maite dudan eskua
maite dudan herria
maite dudan emaztea
ez dira nireak
harria ari du jendearen gainean
eta ni ez naiz ni bakarrik:
ahotsak entzuten ditut besteren buruetan